Gure Historia

Historia
2018-2019 urteetan sortu zen taldea. Hasieran beste izen bat izan zuen, eta azken unean gaur egungo izena jarri zitzaion, taldea sortzeko intentzioa bazegoen arren giro on eta “rollo” onean egiteko asmoz.

Gure Slogana: “My drinking team has a basket problem.”

Gauzak serio hartzen ditugu, baina umorea galdu gabe; bai kantxaren barruan, bai kantxatik kanpo ere. Talde izaera sendotzea izan da beti gure oinarria.

Andoainen saskibaloi mugimendu handirik ez zegoen garai batean, eta guk, ekitaldi eta jarduera ezberdinen bidez, saskibaloia sustatu nahi izan dugu. Gure helburua kirola herritarrengana gerturatzea da, adin guztietako jendearentzat saskibaloiaz gozatzeko modu atsegin eta familian egiteko modukoa eskainiz.

Igoera lortu genuen urtean, harmailak beteta egon ziren; kantuen artean ospatu genuen arrakasta, herrian taldearen izena indartuz. 2023-2024 denboraldian, jarraitzaile ugari hurbildu ziren beste herrietara ere partidak ikustera. Giroa, benetan, aparta izan zen.

Balioak
Anarkia puntu bat eta garagardo fresko bat lagun, baina betiere errespetua eta giro ona ardatz hartuta.

“Lehia bizia gustuko dugu, baina beti giro ona mantenduz.”